Argazkia, zabalagoa

2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Ziurrenez, ez da kasualitatea CFA frankoari 'eko' izena ematea. Hain zuzen, joan den ekainean, 'eko' izena hautatu zuen Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak (CEDEAO frantsesez, ECOWAS ingelesez) etorkizunerako bere diruarentzat. Hamabost herrialde —tartean CFA frankoa erabiltzen duten Frantziaren kolonia ohiak— biltzen dituen taldearen aspaldiko helburua da integrazio ekonomikoa. Hor, beharbada, Parisek bere eragin ahalmenari eutsi nahi dio; are gehiago, Afrikan Txinaren presentzia areagotzen ari den honetan. Dena den, urrun dago integrazioa, eta Frantziak zaila du ekonomikoki hain indartsua den Nigerian eragina izatea.

Halaber, ikusteko dago zer gertatuko den CFA frankoaren beste erabiltzaileekin. CEMAC Afrika Erdialdeko Ekonomia eta Diru Komunitateko sei herrialdeetan, dirusubiranotasunaren aldeko ahotsak ozenago entzun dira azken hilabetean. Daniel Ona Ondo CEMACeko Batzordeko presidenteak, hala ere, integrazio handiagoa nahi du eremuan, diru erreformekin hasi aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.