Patxi Larrion Galdeano.
ELE

Bargotako ubidea

2020ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Hara! Arrazoi militarrak argudiatuta 1219an Antso Azkarrak mendebaleko herriak Vianaren menpe jartzeko agindua eman zuen, Bargota eta Aras muzin egin zioten agindu horri. Bargotaren kasuan asmoz eta jakitez muzin egin ere. Arbantako sail ureztatua lekuko.

Urak bere bidea egin ohi du, hori bai, ingeniariak tartean sartzen direnean bidea agindu egiten zaio urari.Bargotako komunitatearentzat sinplea zen ekuazioa, dermioaren iparra euritsuago zen garai hartan ere, ur eramateak onurak ekarriko zizkien, MariƱanas erreka desbideratu eta ur hori neguko hilabeteetan Arbantako mahastiak ureztatzeko erabili. Erran gabe doa, lehen orain bezalaxe ardoa izan da Bargotako ekonomiaren motorra. Ura bideratu eta ardoa ekoiztu, ia biblikoa.

Komunitateak, ez motz ez nagi, obra hidrauliko konplexu egiteari ekin zion, uhate bat errekaren hasieran, 14 kilometro ubide mahastiak ziren tokiraino, presa eta idoi bana, ur-zulo bat laborariak freskatu zitezen. Baina ingeniaritzak zuzenbidearen laguntza behar zuen, Nafarroako erresumaren Auzitegiek luberritzeak baimendu zituzten, zirrikitu legal hori probestu eta 1598an bargotarrek aprobatu zutenureztatzeko moldea. Bestalde, ezin ahantzi mantentze lanen kostua, horrek urtean berrehun bat egunsari zekarren.

Kasualitatea ote hau guzti hau Joanes aztiaren garaian gertatu izana.

Bargotak 1818an lortu zuen independentzia, tira Vianatik banatu zen, eta horrekin batera ubidearen ura gobernatzeko manera erabat aldatu, txanden sistema enkantea bilakatu zen. Diru gehien ematen zuenak eramaten zuen bildutako ura. Azken enkantea 1967an egin zen, egun ere makalen lerroak salatzen du ubidea.

Bea Salaberriren artikulua berriz leitzeak on eginen dit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.