144.000 euroko kalte ordaina langile bati

2021eko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Antsietate arazoekin loturiko ebazpen deigarrienetako bat 2017ko otsailean iritsi zen. EAEko Auzitegi Nagusiak Osakidetza zigortu zuen Lehen Arreta Zentro bateko zuzendari batek lan gatazka baten erruz jasandako kalteengatik. Langileari «egokitze-nahastea eta nahaste antsioso depresiboa» diagnostikatu zioten, eta lan arloko epaile batek aurretik ebatzi zuen lan istripua zela. Gatazka 2009an hasi zen, eta 2014an hartu zuen gaixo baimena. Aurretik, 2012an, lantoki aldaketa eskatu zuen, baina ez zen gauzatu, leku librerik ez zegoelako. Kalte psikologikoen eraginez, Gizarte Segurantzak ezintasun iraunkor osoa aitortu zion edozein lanpostutarako. Gasteizko gizarte arloko epaitegiak 144.046 euroko kalte ordaina ebatzi zuen, eta, Osakidetzak helegitea jarri ondoren, Auzitegi Nagusiak langilearen alde egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.