Patxi Larrion Galdeano.
ELE

Uraren indarra

2020ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Mendian eman dut goiza lehengusuarekin. Ama konfinamendu garaian itzali zitzaion, 96 urte zituen izebak.Hitza elkarri kenduz eman dugu goiza. Arratsean bere deia jaso dut. Etxean ez du argirik. Asegurukoa iritsi da, LogroƱotik, garai bateko diferentziala aldatu du, baina alferrik, ez zela matxura orokorra konprobatu eta argindar konpainiari deitu dio, sakelakoaren bateria agortzen ari zaio, geure etxean kargatuko du.

Konpainiako teknikaria iluntzean heldu da, IruƱetik, matxura atzeman du, baina ez du zereginik, juntura lardaskeria hutsa da, gainera toki arriskutsuan dago, bi lagun behar dira hura konpontzeko, azpikontratatuak bakarrik aritzen ohi dira. Konpainiako brigada gauerdia igarota agertu da, Tafallatik, azkar konpondu dute, hori bai, behin-behinekoa dela esan diote lehengusuari, sistema honetan behin-behinekoa maiz behin betiko bilakatzen da.

Hurrengo egunean osabari kontatu diot gertatukoa, a ze mobilizazioa matxura arrunt baterako esan dit, lanordu horien kostua kalkulatzen hasi da, denak azpikontratak direla ohartarazi diot.

Herrian, XX. mendean jaiotako guztiek argindarra ezagutu dute etxean. Mendian, herrigunetik hirurehun bat metrora depositu bat egin zuten, hiru iturriren ura biltzen zuen, egunez urez bete eta gauez hustu, urak turbina mugiarazi eta kable-sareak etxeetara eramaten zuen argindarra, bonbilla bat etxeko, baina gehienek edo denek bina ibiltzen zituzten, bat sukalderako eta beste bat ukuilurako. Sukaldeko horman zulo bat, behar zenean bonbilla ondoko logelara pasa zezaten.

1936ko gerraren ondotik argindarra zentral elektrikotik ekartzen hasi ziren eta errota gisa erabilizen deposituaren turbina, herriko gehienek bertan ikasi zuten igeriketan, egun sasiak janda dago tokia. Sistemak abantaila oro dizu eskainiko autonomia galdu dezazun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.