Juanito anaiaren zorte txarra

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Eleuterio Tapiaren bizitza ez ezik, Juanito anaiarena ere aipatzen du Joxean Agirrek biografian, soinu jotzailea izan baitzen hura ere. Ez zuen ibilbide luzea egiteko aukerarik izan, besteak beste, gazterik hil zelako. 35 urte zituela, familia guztiak —emaztea eta hiru seme—auto istripu bat izan zuen, kontrako bidetik zetorren auto baten despisteagatik, eta Juanito bera eta seme bat hil ziren. «Soinu jotzaile oso ona zen; ukitu oso berezia zuen», kontatu du Juan Tapia ilobak. Bazuen, adibidez, pasodoble bat izugarri ondo ateratzen zitzaiona: El gato montés. Laja trikitilaria ere askotan joaten zitzaion etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.