Albistea entzun

Kepa Yecora. Kantaren egileetako bat

«Bazterretan beti asmatu behar izan ditugu bizirik irauteko baliabideak»

IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Tubia -

2022ko irailak 21 - Iruñea

Tuli-tuli du izena Yogurinha Borovak eta Albina Stardustek elkarrekin atera duten azkenengo kantak. Izenburu horren atzean Iruñerrian homosexualek 1980ko hamarkadan erabilitako kode baten historia dago. Kepa Yekora EHGAMeko kideak (Iruñea, 1964) egin zuen kantaren hitzen lehen zirriborroa. Hitz horren esanahia kontatu du.

Nola sortu zen kanta hau egiteko ideia?

EHGAMek Bilbon egindako KOSA jardunaldian Yogurinha Borovarekin elkartu ginen nafar batzuk, eta kafe tenorean hasi ginen solasean. Aipatu genuen tuli-tuli hitza maritxuen artean erabiltzen genuela nolabait ere ligoteo edo kankaneo bezala. Gure artean argi genuen esanahia zein zen. Gure kulturatik sortutako baliabide bat zen gure artean zerbait esateko, euskaraz. Eduardori [Yogurinha Borova] asko gustatu zitzaion ideia, eta pentsatu zuen horren inguruko kanta bat egitea. Eutsi nion proposamenari, eta kantaren lehen zirriborroa egin nuen. Gero beraiek garatu zuten, eta bukaerako produktura arte aldaketa handia dago.

Zer garrantzi izan du termino horrek LGTB komunitatean?

Bazterretan ibiltzen garenok beti baliabideak asmatu behar izan ditugu bizirik irauteko, besteak beste erabiltzen dugun hizkera. Hau baliabide egokia da zenbait momentutan erasoa ez izateko. Talde bereko kideen arteko kode bereziak ziren, bakarrik guk ezagutzeko: portaerak, tokiak, hitzak, begiradak... Tuli-tuli da 1980ko hamarkadaren akaberan bereziki Iruñerrian maritxuen artean erabilitako terminoa, eta, gero, lesbianen artean ere bai. Hori zen bizirik irauteko estrategia, eta gure komunitateak soilik ezagutzen zuen hitza: «Bi horien artean badago tuli-tuli» edo «toki hartan badago tuli-tuli». Horrek esan nahi zuen toki aske bat zela, edo harremana zegoela sexu bereko pertsonen artean.

 

Une egokia da bakarrik batzuek ezagutzen zuten kodea edozeinen belarritara ailegatzeko?

Gaur egun ikusgaitasuna azpimarratzen dugu; ez dugu ghettorik nahi. Halere, garbi dago ez dugula erraten ahal toki guztiak seguruak direnik. Oraindik erasoak daude, eta behartuak gaude batzuetan seguru gauden tokietara mugatzera. Horietan ez dira horrelako kodeak behar, baina ez gaude gizarte erabat askean, eta jendarteak ez ditu aniztasun guztiak onartzen. Beraz, hori oraindik mantendu behar dugu.

Euskaraz erabiltzen zen batez ere hitz hau?

Kontuan hartu behar da Iruñerrian bi hizkuntza ditugula. Erdaraz ere erabiltzen genuen, baina bereziki euskal kutsua izan du. EHGAMen barruan euskararen presentzia handia izan da beti. Azkenean, bazterrean gaudenok bazterreko gauzak zaindu behar ditugu, eta guk ikusten dugu gure hizkuntzak zer trataera izan duen.

Albina Stardust 1997an sortua da; ez da aipatu duzun garaikoa. Nola ikusten duzu gazte batek gai honi heldu izana?

Azkenengo urte hauetan LGTB edo transmaribibollo mugimenduan kezka bat sortu da: belaunaldien arteko elkarlana eta komunikazioa. Garbi dago izan zirelako garela, eta garelako izanen direla, eta nork bere ekarpenak egin dituela, momentuan momentukoak. 1980ko hamarkadan ez zegoen gaur egungo egoera, kalera atera ginen eta zenbait momentutan ordainarazi ziguten, ederki ordainarazi ere. Aktibismoan aritzen direnen artean badago kezka aitortza egiteko aurretik egondakoei. Jakin behar dugu nondik gatozen, eta zer lan eta aldarrikapen egin dituzten gure aurrekoek. Albinak sentiberatasun hori duela sumatu dugu, kontu hori zaintzen duelako.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Urtubiaren gertukoei gustatu zaie filma»

Urtzi Urkizu

Netflixek Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko filma estreinatuko du gaur: 'Un hombre de acción'. Amezkua da gidoilaria, eta azaldu du Urtubiaren bizitzeko moduari eta pentsamenduari fidelak izatea funtsezkoa zela.
 ©EZEZAGUNA / EZEZAGUNA

Iruindarren euritakoak dantzan

Itsaso Jauregi

Iruñean San Saturnino eguna ospatu dute, aterkien azpian. Erraldoirik eta prozesiorik gabeko hirugarren urtea izan da herritarrentzat, baina euriaren azpian kantuan jarraitu dute.
Ezkerretik eskuinera: Ane Garai eta Maialen Oleaga. ©BERRIA

'Kuirpunk' doinuen eztanda

Unai Etxenausia

Perlata eta La Soga del Muerto taldeetako partaideek dena ematen dute oholtzara igotzen diren bakoitzean. Argi daukate jotzeak ematen dien askatasunaz bizi behar dituztela kontzertuak, beti arduraz bizi beharrean.
Hilabete honetan bi aldiz agertu da Belharra, Donibane Lohizune parean. Europako uhinik handiena da. Matt Etxebarne ageri da argazkian, foil taula <em>hegalaria</em> lagun. ©FRANCK LAPUYADE

Belharra: hogei urteko mugarria

Ainize Madariga

Hogei urte bete dira Donibane Lohizuneko Belharra uhin erraldoiaren gainean surf egin zutela lehen aldikoz. Axi Muniainek arraunean ere igan zuen lehentze, 2013. urtean. Gero eta haboro dira ausartzen direnak orain: Matt Etxebarne da haietako bat. Baina denek oroitarazi dute lanjer handia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.