GAKOAK

2020ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Gorenak bere egin du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2018ko azaroaren 6an emandako ebazpena. Honagako nagusiak:

Murilloren adierazpenak, «bateraezinak». Estrasburgoko auzitegia argi mintzo zen: Auzitegi Nazionaleko Angela Murillo epaimahaiburuaren adierazpenek auzipetuekiko «aurreiritziak» azaleratu zituzten, eta horiek «bateraezinak» dira Murillok Bateragune auzia epaitzearekin.

Inhabilitazioa eteteko bideak. Estrasburgok ez zituen eten Diezen eta Otegiren inhabilitazioak. Kargu publikoetarako inhabilitatuta zeuden 2021. urtera arte. Gorenak, epaia baliogabetuta, kargu publikoan aritzeko debekua kendu die.

Kalte-ordainak airean. Estrasburgoko epaileetako batek boto partikularra eman zuen. Gorenak ez dio ezer, baina beste epai batek aukera utzi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.