ORKESTRAREN LANA

2018ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Orkestrak lehiakortasunaren diagnostikoa lantzeko eta aurkezteko moldea aldatu ditu.

Txostena urtero. Orain arte, Orkestrak bi urtean behin egiten zuen lehiakortasunari buruzko txosten mardula. Hemendik aurrera, urtero argitaratuko du azterketa,formatu labur eta trinkoagoan.

EAEko lehiakortasunaren behatokia. Aldi berean, Orkestrak online plataforma bat sortu du, txostenak aintzat hartzen dituen adierazleen datu berrienak denbora errealean kontsultatzeko aukera egon dadin.

Azterketa sakonagoa. Txostenaren argazki orokorra osatzeko, Orkestrak «lurraldearen etorkizuneko lehiakortasuna ziurtatzeko kritikotzat hartzen den alderdiren bat ere sakon aztertzeko asmoa» du etorkizun hurbilean.

Etxeko lanak. Lehiakortasunaren txostenaren hasieran, bere buruari ere etxeko lanak jarri dizkio Orkestrak. Besteak beste, ekoizpenaren hazkundeak ingurumenean duen eraginaren eta garapen iraunkorraren adierazleak landuz joan nahi du institutuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.