Hego Euskal Herrian, 45 pertsona hil dira astebetean

2021eko irailaren 16a
00:00
Entzun
Azken datuen arabera, gaitza zuten 45 pertsona zendu dira astebetean Hego Euskal Herrian, irailaren 6tik 12ra, zehazki. Aurreko astearen aldean, hamar gehiago dira. Transmisioari dagokionez, asteartean 8.065 test egin ziren birusa atzemateko, eta horien %3k eman zuten positibo: 240k. Ospitaleei so, Osakidetzak eta Osasunbideak kutsatuak ziren 31 lagun erietxeratu zituzten asteartean Hegoaldeko zentroetan. Egun, 275 daude ospitaleratuta; horietako 68, ZIUetan.

EAEko Auzitegi Nagusiak futbol zelaien gehienezko edukiera handitu izanak tentsioa piztu du haren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Edukiera %60ra handituta, epaileek bizkar eman diete agintarien asmoei, eta, horregatik, Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu kritiko azaldu da. Salatu du agerian gelditu direla adituekiko «mespretxua» eta «gutxiespena», eta babesa adierazi dio zientzia komunitateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.