Bizkaian konfiskatutako arrautza likido tonak ez daude kutsatuta

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du 20.000 ontziak merkaturatu egingo direla. Frantziako enpresa batek bidali zituen

Jatetxe bateko arrautzak, Parisen, artxiboko irudi batean. LAURENT / EFE.
Donostia
2017ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Bizkaira iritsi ziren hogei tona arrautza likido pasteurizatuak ez daude fipronil izeneko pestizidarekin kutsatuta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duenez. Arrautzak abuztuaren 12an ailegatu ziren, Frantziako enpresa batek bidalita. Osasun Sailak erabaki zuen arrautza horiek kontsumo katean ez sartzea, «osasun publikoari eragin ziezaiokeen edozein kalte geldiarazteko». Europako Elikagaien Alarma Sareak baieztatu du arrautza konfiskatuek ez dutela pestizidarik, eta horregatik merkaturatuko dituzte orain.

Fipronil pestizida abereek izaten dituzten parasitoen aurka erabili ohi da, baina erabilera legez kanpokoa da. Europako Batzordeak jakinarazi zuen pestizida hori Europako lau herrialdetan erabili zutela, oiloekin: Belgikan, Herbehereetan, Alemanian eta Frantzian. Ekainean gertatu zen lehen kasua, eta, geroztik, hamazazpi herrialdetan atzeman dituzte elikagai kutsatuak; besteak beste, Erresuma Batuan, Hong Kongen, Italian eta Suitzan. Katalunian ere kutsatuta zeuden 50 kilo arrautza hauts atzeman zituzten.

Haatik, zenbait adituk azaldu dute «ezohikoa» litzatekeela pertsona bat pestizida horren ondorioz intoxikatzea: «Oso denbora luzean» jan beharko lituzke arrautza kutsatuak horretarako.

Europako Batzordeak debekatu die atzemandako enpresei edozein jaki merkaturatzea. Gainera, debekua jarri baino lehen merkaturatutako jakiak ere konfiskatu ditu, eta herrialdeak jakinaren gainean jarri ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.