GAKOAK

2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Abstentzioa. 2019an %27,8ko abstentzioa izan zen, eta aurreko bi hauteskundeetan, %32 ingurukoa. Baliteke erabakigarria izatea, desmobilizazioak esparru bati eraginez gero batik bat.
Bilakaera. 2015ean, PSN krisian zen, eta oso emaitza txarrak izan zituen (45.000 boto), baina 2019an 70.000 botoren langa gainditu zuen. Alderantziz, 2015ean indar betez sartu zen Ahal Dugu, eta lau urte geroago amildu zen. Azken bi bozetan gora egin dute EH Bilduk eta Geroa Baik, eta Navarra Sumak 2003an UPNk lortutako boto kopurua izan zuen.
Joerak. Iazko Nabarrometroak oraingoaren pareko emaitzak eman zituen: baliteke Navarra Sumak eta Geroa Baik pare bat parlamentari galtzea, eta badirudi PSNk gora egingo duela.
Barne mugimenduak. Nabarrometroaren arabera, litekeena da PSNk Geroa Baitik eta Ahal Dugu-tik botoak irabaztea. Boto emailerik fidelenak EH Bildukoak dira. Navarra Sumako boto emaileen %75ek zentroan kokatzen dute beren burua, eta %24 inguruk, oso eskuinean edo eskuin muturrean.
%3ko langa. Parlamentuan sartzeko, botoen %3 gainditu behar da. 2015ean Ciudadanosek eta 2019an Voxek ez zuten xede hori erdietsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.