Albistea entzun

Parlamentuan aurkeztu dute memoria historikoari buruzko lege proposamena

Uztailean eten egin zuten gaiari buruzko herri ekinaldi legegilea, baina testu bera erregistratu dute orain EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek

Erredakzioa -

2019ko irailak 10

Uztailean eten zuten memoria historikoari buruzko herri ekinaldi legegilearen prozesua, Eusko Jaurlaritzak antzeko lege proiektu bat iragarri ondotik. Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformak erregistratu zuen herri ekinbide hori Eusko Legebiltzarrean uztailean, eta hark erretiratu zuen Jaurlaritzaren iragarpenaren ondoren. Halere, plataformak eskari bat egin zien proposamenaren alde agertu ziren taldeei: balia dezatela herri ekinbidearen testua. Horri erantzun diote EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, eta Eusko Legebiltzarrera lege proposamen moduan eraman dute herri ekinaldi legegileko testu bera. Bi taldeek azaldu dutenez, joan den ostiralean erregistratu zuten proposamena parlamentuan, eta gaur aztertuko du legebiltzarreko mahaiak. Pauso hori gainditzean, osoko bilkuran egingo du hurrengo urratsa: tramiterako onartu ala ez erabakiko dute parlamentuko taldeek.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak eta Jon Hernandez Elkarrekin Podemosekoak nabarmendu dute ezinbestekoa dela memoria historikoari buruzko lege bat egitea. Azaldu dutenez, frankismoaren biktimen «erreparazioa» dute helburu, «eurekin duten zorra kitatu eta biktima ororen eskubideak onartuz».

EAJri kritika

Oraingoa ez da memoria historikoari buruzko legea osatzeko egindako lehenengo ahalegina. Hain zuzen ere, azken bi urteetan gaiari buruzko bi lege proposamen heldu dira legebiltzarrera, eta EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute bietan. Elkarrekin Podemosek aurkeztu zuen lehena, 2017an; EAJk, PSE-EEk eta PPk atzera bota zuten. 2018ko otsailean EH Bilduk aurkeztu zuen beste bat, eta aurrekoaren bide berari segitu zion. Bi bozketetan zer gertatu zen ikusita, EAJren jokabidea salatu dute parlamentuko bi taldeek: «Aitzakia gisa esan zuten Jaurlaritza antzeko lege proiektu bat prestatzen ari dela, baina EAJk ez du borondaterik izan memoria historikoa lantzeko». Herri ekinbidea bultzatu duen plataformak ere jo zuen jeltzaleen aurka, Jaurlaritza ez delakoan «era onean eta zintzoan» aritu.

Jaurlaritzak uztailean jakinarazi zuenez, memoria historikoari buruzko lege proposamen bat aurreratuta zeukan ordurako; herri ekinaldi legegilea aurkeztu eta bi egunera egin zuen iragarpen hori gobernuak. Testua irailean aurkeztekotan geratu ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
 ©BERRIA

«Behartu nahi gaituzte Poliziaren aurrean behera begiratzera»

Ion Orzaiz

Modou Faye, 'Beltxa'. Senegal atzean utzita, Iruñera iritsi zen duela urte asko. Paperak ditu orain, Africa United elkarteko burua da, baina horrek ez du Poliziaren jazarpenetik libratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.