Potentziak, Parisko Itunetik urrun

2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Munduko herrialderik indartsuenak urrun daude Parisko Hitzarmenaren helburuak betetzetik, munduaren berotzea 1,5 gradutik gora ez igotzeko. Climate Action Tracker erakundeak egindako ikerketa batean aztertu dituzte 36 herrialderen politikak eta etorkizun laburreko planak, eta ondorioa garbia da: bakarrik Ganbia ari da Parisko Hitzarmena betetzen. Aztertutako herrialde horiek munduko berotegi gasen %80 isurtzen dituzte.

Ikerketa horrek nabarmendu du Errusiaren, Saudia Arabiaren eta Iranen politikak «kritikoki» ez nahikoak» direla; Brasil, Kanada, Txina eta Indiarenak, berriz, «oso» ez nahikoak. Europako Batasunaren eta Japoniaren helburuak «dezente» ez nahikotzat jo ditu Climate Action Trakerrek, eta Erresuma Batuarenak «ia nahikotzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.