martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Lehen arreta zaindu

2022ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Aireportua omen da sekula egon gabeko herrialde batera iritsitakoan herrialde horri buruz lehen irudia ematen dizuna: nolako aireportua, halako herrialdea. Topiko guztiek bezala, ez du beti asmatzen. Lehen arreta da akatsik egiten ez duena, ordea, osasun sistema baten irudia egiteko orduan. Topatuko duzunaren lehen fotograma da, datorkizunaren aurrerapena.

COVID-19ren pandemiak agerian utzi ditu gure osasun sistemen zuloak, eta lehen arretan nabaritu dira argien gabezia horiek. Pandemiak gora egin duen aldiro gainezka jarri ditu herritar gehienentzat oinarrizkoak diren zerbitzu horiek, osasun zerbitzuekiko lehen harreman eremua baitira. Ulergarria izan zitekeen hori gertatzea aurreneko olatuetan, ustekabeak denok nola jokatu ez zekitela harrapatu dituenean. Baina erabili dira olatuen arteko barealdiak bat baino egon dira, osasun profesionalek eta haien elkarte eta sindikatuek behin eta berriro eskatu duten bezala, akats horiek zuzentzeko?

Ziurgabetasun handiak aurreikuspen egokiak egitea zaildu duela onartuta ere, ohartu behar dugu lehen arretak behar bezalako zerbitzua ez eskaintzeak larritu egiten duela herritar askoren osasun egoera, horren garrantzitsua den detekzio aurreratua atzeratzen duelako. Osasun arloko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte 23rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.