martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Enegarren krisia

2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Aurrekontuena izan ohi da legebiltzar batean urteko bozketarik garrantzitsuena, diru publikoa zertan eta nola gastatuko den zehazten duelako. Hartaraino, non kolokan geratzen den aurrekontuak onartzea lortzen ez duen gobernua.

Katalunian, 2021eko otsailean egindako hauteskundeen ondoren, ERCk eta Juntsek osatzen duten gobernuko lehendakari ERCko Pere Aragones izendatzea adostu zuten bi alderdiok,CUPen babesarekin. Komeni da gogoratzea PSCko Salvador Illak irabazi zituela hauteskundeak. Aragonesi babesa eman zioten hiru alderdien arteko adostasun falta eguneroko ogia izan da aurten Kataluniako politikan. Eserleku baten aldea atera zionez ERCk Juntsi(33-32), oso aukera gutxi dauka ERCk Juntsi ezer ezartzeko.

2022ko aurrekontuen eztabaida dator, eta, ikusita CUP ez dagoela gobernuak prestatutako aurrekontuak bere hartan onartzeko prest, Comukoekin egin du azken orduko akordioa Aragones presidenteak. Erabaki horrek enegarren krisia sortu du koalizio gobernuan: Juntsen arabera, Aragonesek Comukoekin egindako akordioak aldatu egiten duelako Aragones presidente izendatzeko akordioa, CUP ere biltzen zuena.

Topatu beharko dute moduren bat gobernabidean dauzkaten ezadostasunek ez dezaten eragotzi prozesuari berriro ekiteko elkarlana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.