Hodei generoak, Euskal Herriko iruditan

2017ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
MAILA ALTUA

6.000 metrotik gora

Cirrus

Maila altuko hodei zuriak dira, eta zuntz itxuran agertu ohi dira. Goi mailako Cirrocumulus eta Cirrostratus hodeiekin ere agertzen da. Era ordenatuan agertzen direnean, eguraldi aldaketa iragartzen dute, eta, bakarka, eguraldi ona adierazten dute.

Cirrocumulus

Maila altuko uhin itxurako hodeiak dira. Hainbat eratan ager daitezke: ilarak osatuz, elkarrekin, bakarka edo itzalik gabe. Egoera egonkor eta antiziklonikoetan edo fronteekin batera agertzen dira. Ez dira baliagarriak eguraldi aldaketak iragartzeko.

MAILA ERTAINA

2.000-6.000 metro

Altostratus

Maila ertaineko hodeia da. Gris edo urdin koloreko geruza uniformea izan ohi da, eta zeruaren zati bat edo osoa estal dezake. Muga lausoak dauzka, eta, horietatik, eguzkia ikus daiteke. Fronte beroekin batera agertuz gero, euria egin dezake.

Altocumulus

Itzal propioak dauzkan maila ertaineko hodeia. Urdin edo gris kolorekoa izaten da, eta masa biribil eta arrabolez osatuta egoten da. Bakartuta ageri bada, eguraldi ona adierazten du. Ugaritzen direnean, fronte bat datorrela aurreikus daiteke.

MAILA BAXUA

0-2.000 metro

Cumulonimbus

Maila baxuko hodei trinko eta astuna, hedadura bertikal handikoa. Mendi erraldoien itxura hartu ohi dute. Hodeiaren azpiko zatia oso iluna izaten da. Ekaitz hodeia da; eurite handiak, txingorra eta ekaitz elektrikoak eragiten dituzte. Neguan, elurra eta haize bolada bortitzak sortu ohi dituzte.

Stratus

Maila baxuko hodeia da, grisa. Lurretik hurbilen sortzen diren hodeiak dira. Laino edo lanbro ere esaten zaie. Hodeiaren azpiko partea uniformea izaten da, eta eguzkia ikusten denean silueta asko markatzen da. Egoera antiziklonikoei lotuak daude, eta euri jasa txikiak eragiten dituzte normalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.