GAKOAK

2018ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Txostenean jasotako iritziak «gizarte osoarenak» ez direla argi utzi duten arren, Eusko Ikaskuntzako ordezkariek uste dute aintzat hartzekoak direla lan bileretan agerturiko zenbait gako.

Legezkotasuna. Estatus berria lortzeko prozesua legezkoa izatearen garrantzia nabarmendu dute bileretan parte hartu dutenek, baina, era berean, legea «borondate demokratikoari» egokitu behar zaiola uste dute.

Erabakitzeko eskubidea. Askoren ustez, hori izan daiteke «akordioa lortzeko eremua», are gehiago kontuan izanik orain «[Espainiako] konstituzioaren erreformaren leihatilak» ireki direla.

Aniztasuna. Euskal gizartea «askotarikoa» da; horregatik, estatus politiko guztiak berriro azter daitezke, eta «herritarren borondatea» da komunitate politikoaren oinarria.

Eskubideak eta betebeharrak. Prozesuan parte hartu dutenek uste dute estatus berriak «herritarren eskubide eta betebeharrak» jaso behar dituela, bai eta horien berme materialak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.