LAN ERREFORMA

2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Honako hauek dira 2012kolan erreforman giltzarri diren arau nagusiak:

Kaleratze errazak eta merkeak. Enpresarentzat arauzkoak dira kaleratze guztiak, eta langileen esku geratzen da epaitegietan erakustea ez dela horrela. Arauzko kaleratzeak 20 eguneko kalte-ordaina dauka; arrazoi objektiboetara egokitzen ez bada, 33 egunekoa. 45 egunen arabera kalkulatzen da kalte-ordainean kontratua hasi eta 2012ra arteko epea. Enpresak galerak izango dituela aurreikustea nahikoa da kaleratzea arauzkotzat jotzeko. Kaleratze kolektiboak egiteko ez da behar administrazioaren oniritzia, baimen juridikoa baizik, eta kaleratzea gauzatu ondoren iristen da.

Negoziazio kolektiboa, enpresaren neurrira. Enpresako itunek dute lehentasuna, sektorekoen eta herrialdekoen gainetik. Lan hitzarmenek urtebeteko ultraaktibitatea dute, aldeek ez badute besterik adosten. Horrek esan nahi du ituna iraungi eta urtebetera indarrean egoteari uzten diola, eta langileek jauzi bat behera egiten dutela: enpresa itun batetik herrialdekora, hura baldin badago, eta ez badago, Espainia mailako batera. Eta hori ere ez badago, Langileen Estatutuaren pean geratzen dira. Ultraaktibitate mugagabearekin, ituna berritzen ez bazen, indarrean geratzen zen adostutako azkena. Aldaketa hori giltzarri izan da soldatak jaisteko azken urteotan.

Hitzarmena aplikatzeari uzteko erraztasuna. Enpresak, aldeek adostutako lan ituna aplikatzeari uzteko, babes legala dauka galerak izango dituela aurreikusten badu. Ez du langileen ordezkarien oniritzirik behar, eta akordiorik ez badago, sindikatuek Orpriccera jo behar dute, aldeek eta administrazioek osatutako arbitratze erakundera.

Bekadun betiko. Trebakuntza eta ikasketa kontratuak harilkatzea babesten du erreformak, baita enpresa beraren barruan ere. Kontratu horiek 30 urtetik beherakoei egin ahal zaizkie langabezia tasa %15etik gorakoa bada, eta 25 urte artekoei %15etik beherakoa bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.