ATZO ESANDAKOAK

2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
«Goñi eta UPN Nafarroako Kutxa desagertu izanaren erantzule balira, BBK, Kutxa eta Vital desagertu izanaren erantzule ere balirateke hiru zuzendariak, EAJ eta EH Bildurekin batera. Halaber, beste 43 zuzendari ohi eta hamazazpi gobernu autonomiko gainerako kutxak desagertu izanaren erantzule lirateke»

Luis Zarraluki UPNko parlamentaria

«Hazkunde kaotikoak altxortegian ahalegin handia eskatzen zuen, diru erreserbei eragin zien, eta ohiko finantza jarduera baldintzatu zuen, aurrezki kutxaren kaudimenari kalte eginez. Hain zuzen ere, hori zen aurrezki kutxaren indargunea Goñi zuzendari egin aurretik (...). Desagertzea eragotz zitekeela uste dugu»

Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentaria

«Guretzat larriena ez da zenbateko sariak kobratzen zituzten, baizik eta Nafarroako Gobernuak erantzukizunez bere funtzioa bete izan balu Nafarroako Kutxa ziurrenik ez zatekeela desagertuko. Lorenzo Riezuren aipu batekin laburbilduko genuke ikerketa batzordea: CANen desagertzea eragotzi egin zitekeen»

Arantza Izurdiaga EH Bilduko parlamentaria

«Bozkatu nahi dituzuen ondorioak, baina hemen dokumentuetan oinarritutako ondorio zorrotz bakarrak, mendeku nahirik gabe eta dotoreziaz, PSNk egin ditu»

Guzman Garmendia PSNko parlamentaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.