Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Antxoaren genomika

Asier Fullaondo - EHUko Genetika irakaslea

2014ko ekainak 22

Genetikaz idazten dugunean gehienetan gizakiez aritzen gara, edo eredu animaliez. Gaur, aldiz, itsas arrain baten genetikaren inguruan arituko gara, eta genetikaren erabilera praktikoaren kasu bat aurkeztu nahi dut.

Antxoaren arrantzan, beste itsas arrainetan bezala, kuotak daude, hau da, urtean arrantzatu daitekeen arrain kopuru maximoa. Kuota hori, arrain kopuruaren arabera finkatzen da, arrantza agortu ez dadin. Kuota sistemak arazoak ditu, kuota herrialdeka banatu egiten da eta, horretarako, itsasoa, lur eremua balitz bezala, zatitzen da, itsas eremu bakoitzeko kuota bat jarriz. Baina antxoak itsas eremu horietan guztietan barreiatuta daude, eta batetik bestera mugitzen dira etengabe.

Arrantza kudeaketa egoki bat izateko, antxoak populazio bakarra diren edo ez jakin beharko genuke. Antxoa populazioa bakarra bada, stock-a bakarra balitz bezala kudeatuko da, eta itsas eremuen eta kuotaren banaketa berriro pentsatu beharko lirateke. Aldiz, bi edo gehiago balira, beste modu batean egin beharko litzateke banaketa.

Orain gutxi aurkeztutako doktorego tesi batean, Bizkaiko golkoan antxoa populazio desberdin bi identifikatu dira, bata itsaso barrukoa eta bestea kostaldekoa. Beraz, aurkikuntza honek arrantzaren kudeaketan eragina izan beharko luke arrantza eredu iraunkor bat izan nahiko bagenu.

Adibide honekin genetikak duen beste esparru bat aurkeztu nahi izan dut, populazioen genetika. Populazioen genetikak itsas arrainen kudeaketan gero eta garrantzi handiagoa izan beharko luke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo NUPeko Euskara Taldeko kideek. ©NUP-EKO EUSKARA TALDEA

Euskararen eguna: Txibiteren agendan ageri ez den ospakizuna

Ion Orzaiz

Euskararen Nazioarteko Eguna «ospatzera» deitu du Ana Ollo kontseilariak (Geroa Bai), baina gobernuak ez du ekitaldi ofizialik prestatu

Urkullu Labiren bilera batera sartzen, artxiboko irudi batean. ©J.FONTANEDA / FOKU

Datuen goraldia apaltzen ahalegintzeko jarraibideak onartuko ditu gaur Labik

Arantxa Iraola

Osasun larrialdia berriz ezarri du Urkulluk, pandemia hasi zenetik hirugarren aldiz. 16:30erako deitu du Labi bilerara

<b>Mahai ingurua.</b> Ezkerretik, Lander Muñagorri, Ihintza Ostolaza eta Joseba Ibarretxe. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bolumena igo, ertzetan ere entzun dadin

Gotzon Hermosilla

Eremu erdaldunetako gazteei euskararen eta euskal kulturaren transmisioa nola bermatu aztertu dute jardunaldi batean. Zenbait adituk esan dute periferia, arazoa baino gehiago, «irtenbidea» izan daitekeela
<em>Batuz aldatu</em>-ren aurkezpena, aurtengo ekainean. ©JON URBE / FOKU

Hizkuntza politiketan eragiteko prest

Berria

Ia urte erdia pasatu da eremu askotako ia ehun eragilek adostutako 'Batuz aldatu' dokumentua aurkeztu zutenetik. Euskara eroso erabiltzeko baldintzak sortzea du helburu egitasmoak. Arloz arloko lanketari ekingo diote 2022an.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.