Gestampek kaleratzeak iragarri ditu

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Tubacexek, Aernnovak eta ITPk osatutako zerrendari beste bat gehituko zaio agian aurki: Gestamp. Haiek bezala, lantaldean «doikuntzak» egingo dituela iragarri du Bizkaian sortutako autogintzako multinazionalak. Ez du zehaztu non izango diren kaleratzeak, soilik Europa mendebaldean eta Amerikan lanpostuak gutxituko dituela, ekoizpena beherantz doan merkatu batera egokitzeko.

Urteko lehen erdian 120 milioi euro galdu ditu autoentzako osagaien egileak —iaz 100 milioi irabazi zituen tarte horretan—. «Urteko bigarren hiruhilekoa azken 75 urteotako garairik zailena izan da autogintza- rako, ibilgailu arinen ekoizpena %45 txikitu baita». Horren ondorioz, salmentak %30 txiitu zaizkio. Gestampek uste du urte txarrak etorriko direla sektorerako, eta 2019ko ekoizpena ez dela 2024ra arte leheneratuko.

Asko zabaldu da Gestamp azken urteetan: eta 112 lantegi ditu gaur egun, eta 43.000 langile. Euskal Herrian 11 lantoki ditu: zortzi ekoizpen planta, eta I+G zentro bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.