Gobernuak eten egin du negoziazioa ELNrekin

Erredakzioa
2018ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Joan den asteburuan zazpi polizia hil zituzten eta 47 zauritu, hiru atentatutan, Kolonbia iparraldean. Juan Manuel Santosen erantzuna atzo iritsi zen: «Hurrengo egunetan hastekoa zen bosgarren negoziazio zikloa bertan behera uztea erabaki dut, ELNren hitzen eta ekintzen artean koherentzia agertzen ez den bitartean».

Barranquillan, Soledaden eta Buenavistan egin dituzte atentatuak, lehergailuekin. Barranquillako erasoa ELNren taldebatek hartu du bere gain. «Gobernua eskuzabala izan da, eta bakerako bere borondatea maiz agertu du», seinalatu du Santosek, «baina ezin da borondate hori urratu egoera politikoarengatik». Santosek erantsi du ELNk bere jarrera «herriak eta nazioarteak» eskatzen diotenera egokitu behar duela bosgarren negoziazio zikloari ekiteko. Orain urtebete hasi zituzten elkarrizketak gobernuak eta gerrillak, Perun.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.