martxelo otamendi
HIZPIDEAK

NATO, itxurakeria garestia

2022ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Bihar hasiko da Madrilen munduko potentzia militarrik handiena den NATOren urteko batzarra, eta, aspaldi ez bezala, gerrako danbor hotsekin hasiko da, munduaren egonkortasuna segurtasun gastuetan eta segurtasun estrategietan oinarritu behar dutela uste dutenen gozamenerako, eta munduko herritarrek mundua antolatzeko beste modu bat merezi dutela, posible izan behar duelako, uste dutenen etsipenerako.

Gerrek potentzia militarrak indartu egiten dituzten baieztapena aski frogatua utzi du Errusiak Ukrainan egin duen inbasioak. Irizpide zaharkituei jarraikiz, potentzia horiek pentsatzen dute oraindik ere indar militarra dela mundua menderatzeko tresnarik egokiena. Nagusitasun ekonomikoan eta teknologikoan barik, tanke astunen eta gerraontzi mugiezinen burdinetan daukate jarrita konfiantza guztia. Zenbat eta diru gehiago xahutu burdinan, orduan eta inbertsio gutxiago osasunean, hezkuntzan, gizarte zerbitzuetan...

Aurreratu dutenez, Madrilgo batzarrean, Errusiarekin muga daukaten herrialdeetan soldaduen kopurua bikoizteko erabakia hartuko dute NATOko kideek.

Zertarako, ordea? Itxura egiteko. Ukrainako inbasioan, hildakoak, Ukrainak jarri ditu; ez NATOk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.