Katalunia 

'Palau auziko' Millet eta Montull, kartzelara

2018ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzaren eskaera onartuz, Bartzelonako Auzitegiak deliberatu du Felix Millet Bartzelonako Palau musikaren jauregiko presidente ohia eta Jordi Montull haren albokoa behin-behinean kartzelatzea. Ez die bermerik jarri. Autoak dio bi zigortuek ihes egiteko arriskua dagoela. Joan den urtarrilaren 15ean zigortu zituen auzitegiak, eta, epaiaren arabera, 1999 eta 2009 artean diru publikotik 23 milioi euro desbideratu zituzten. Helegiteei buruz erabakitzerakoan kaleratutako du auzitegiak behin betiko ebazpena. Milleti ia hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion, eta Montulli, zazpi urte eta sei hilabetekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.