Albistea entzun

Nafarroaren Eguna

Nafarren Biltzarra, festa eta aldarrikapena eskutik

Nafarroaren eta euskararen alde egindako lana saritzeko, Orreaga fundazioak Pedro de Navarra Mariskalaren saria ematen du. Nafarroako Ikastolen Elkartearentzat izango da aurten, Oinez Basoa proiektuarengatik.

Miren Garate -

2021eko abenduak 3

Iaz kaleko ekitaldiak bertan behera utzi behar izan zituen Orreaga fundazioak, osasun egoeragatik, baina aurten berriro ere hainbat jarduera antolatu ditu Nafarren Biltzarrerako. Izan ere, abenduaren 3a, ospakizun egun bat izateaz gain, aldarrikapen egun bat ere izaten da fundazioarentzat, «Nafarroa osoaren eta nafar guztien eguna».

Lore eskaintza batekin eta «Nafarroaren alde bizitza eman dutenei» aurresku bat eginez hasiko dute eguna, foruen monumentuan. Handik, kalejira txiki bat eginez, udaletxeko plazara joango dira, eta ekitaldi bat egingo dute. Besteak beste, Noain 500 urte plataformako kideek, Nafarroa Berriz Altxa plataformakoek eta Amaiurko udaleko ordezkariek hartuko dute parte. Aurten izan da Noaingo batailaren 500. urteurrena, eta datorren urtean izango da Amaiurko batailarena. «Noangoiek urteurrenaren ekitaldia antolatzeko lekukoa emango diete Amaiurkoei», esan du Koldo Amatria Orreaga fundazioko kideak.

Nafarren Biltzarrean, sari banaketa bat egiteko ohitura ere badu aspaldiko urteetan Orreagakoek: Pedro de Navarra Mariskalaren eta Lerineko Kontearen sariak ematen dituzte. Nafarroaren eta euskararen alde egindako lana saritzea izaten da Pedro de Navarra Mariskalaren sariaren helburua. Aldiz, Lerineko Kontearen saria Nafarroarentzat eta nafarrentzat kaltegarri izan den pertsona, elkarte edogertaera bati ematen diote. Amatriak iragarri du zeinentzat izango diren biak: Nafarroako Ikastolen Elkarteak jasoko du Pedro de Navarra Mariskalaren saria, Oinez Basoa proiektuarengatik. Leringo Kontearen saria, berriz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari emango diote, euskararekiko duen jarrera «zikoitzagatik».

50.000 zuhaitzetik gora

Ikastolen Elkarteak 2008an jarri zuen martxan Oinez Basoa proiektua, Nafarroa Oinez jaiak eragiten duen aztarna ekologikoa gutxitzeko asmoz. Ordutik hamar baso sortu dituzte, eta 50.000 zuhaitzetik gora landatzea lortu dute Nafarroa guztian barrena. «Gaur egun asko hitz egiten da ingurumenaz, baina Nafarroako Ikastolen Elkarteak dagoeneko urteak daramatza proiektuarekin, eta horregatik erabaki dugu haiei ematea», esan du Amatriak. Proiektua ezagutu ahal izateko, hitzaldi bat ere egin zuten herenegun, Iruñeko Condestable jauregian.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Mintzodromo bat, San Telmo museoan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Aniztasunerako zubigintza

Iraia Vieira Gil

Euskaraz ez dakitenak erakartzeko jardunaldiak antolatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak. Euskarak sortzen dituen barne eta kanpo gatazkak izan dituzte hizpide.

Sindikatuek manifestazioa egingo dute Basurtun bihotzeko kirurgia ixtearen kontra

Gotzon Hermosilla

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eskatu diote Osakidetzari helegiterik ez aurkezteko erabakia eteten duen ebazpen judizialari.

Idurre Eskisabel, atzean Euskalgintzaren Kontseiluaren logoa duela. ©EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA

Idurre Eskisabel izango da Kontseiluko idazkari nagusia

Julen Aperribai

Paul Bilbaok hamabi urte eman ditu kargu horretan, eta hura ordezkatuko du Eskisabelek gaur zortzi, Durangon. Euskararen auzia «gizartearen lehentasun» bihurtzea eta aliantzak sendotzea jarri ditu helburu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.