Albistea entzun

ESANDAKOAK

Berria -

2019ko urtarrilak 13

«Euskal Herrian hainbatek esan dugu Eduardo Zaplanak kalean egon behar duela, baina baita preso politiko gaixo guztiek eta adinekoek ere. Elkarbizitza demokratikorako, euskal preso guztien, erbesteratuen eta deportatuen etxeratzea ezinbestekoa da».

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia

«Giza eskubideen alde, beste espetxe politika bat eskatzen dugu. Era berean, esan nahi dugu presoek hasitako hausnarketa prozesuan onartu behar dutela indarkeria bidegabea izan dela. Ezinbestekoa da biktima guztien erreparazioa lortzeko».

Andeka Larrea EAEko Ahal Dugu-ko komunikazio burua

«Funtsezkoa iruditzen zaigu oinarrizko eskubideak bermatzea, bai botere publikoetatik, bai gizarte zibiletik, demokrazian aurrera egin ahal izateko. Prozesu horretan, egun indarrean dauden espetxe politikek ez dute lekurik».

Laura Perez Orain Bai-Nafarroa Oraineko kidea

«Manifestazioan era askotako eragile eta pertsonak izan gara, baina elementu garrantzitsu bat dugu: eskubideak bete behar direla aldarrikatzen dugu. Frantziako eta Espainiako gobernuek erabaki dute ez direla bete behar. Horregatik, publikoki interpelatu behar ditugu».

Amaia Muñoa  ELAko idazkari nagusiaren albokoa

«Gobernuen jarrera, batez ere Espainiakoarena, ez dator bat hemen aldarrikatutakoarekin. Edozein estatu demokratikotan egoera hau luzatzea ulergaitza litzateke. Hemen oraindik ere ezinbestekoa da presio soziala».

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia

«Beharrezkoa da Espainiako Gobernuak dispertsioa bukatzea; larriki gaixorik dauden presoak kartzelatik at egon behar dira. Guztion ardura da bizikidetzaren aldeko pausoak ematea, eta horregatik izan gara hemen».

Alfonso Rios CCOO-Euskadiko zuzendaritzako kidea

«Espainia eta Frantziako estatuek entzun dezatela hemen esan dena; ikus dezatela gizartea kalera atera dela, sindikatu guztiekin eta alderdi politiko gehienekin, sufrimendua amaitzeko eskatuz».

Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramailea

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Markel Olano eta Jean-Jacques Lasserre akordioaren berri eman dute gaur goizean, Donostian. ©Gipuzkoako Foru Aldundia

«Mugaz gaindiko» lehen aurrekontuak onartu dituzte Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariek

Unai Etxenausia

300.000 euroko aurrekontu bat zehaztu dute bi aldeek; 150.000 euro erakunde bakoitzak.

 ©JON URBE / FOKU

«Gauzak aldatzeko ilusioa berreskuratu behar dela uste dugu»

Joxerra Senar

Garrantzi berezia eman dio Iruñean eta Bilbon egingo den manifestazioari; larunbatean egingo dute, gazteen pobretzeari eta pandemiari eman zaien erantzun autoritarioa salatzeko. «Beharrezkoa da bide propio bat egitea».
Martin Villa, Madrilen egindako agerraldi batean. ©FERNANDO ALVARADo / EFE

Bartzelonako Urrezko Dominarekin jarraituko du Martin Villak

Iosu Alberdi

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du hiriko udalak hartutako erabakia. 

Zaballako espetxearen atarian 2020ko abenduan euskal presoen seme-alaben eskubideen alde egindako ekitaldi bat. ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Zaballan dira Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

3 urte bete berri dituen Izadi umearen gurasoak dira. Espainiako Espetxe Erakundeek abendu akaberan iragarri zuten Euskal Herriratuko zituztela, eta gaur gauzatu da lekualdatzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.