Katalunian ERCk irabazi ditu bozak, aurreneko aldiz

2019ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Katalunian nabarmen egin du gora boto independetistak, eta alderdi batera joan da zuzenean boto hori. ERC Esquerra Republicana de Catalunya izan da alderdi bozkatuena; hamabost diputatu eskuratu ditu, duela hiru urte baino sei gehiago. Prozesu subiranistak baldintzatu du kanpaina, eta, horrek eragindako polarizazioaren aurrean, erruz joan dira bozkatzera Katalunian. Parte hartzea %77,59 izan da, 2016an baino hemezortzi puntu gehiago.

PSC izan da bigarren, hamabi ordezkarirekin —orain zazpi zituen—. En Comu Podemen kaltetan izan da; hamabitik zazpira pasa baita. JxCatek, berriz, zazpi ordezkari eskuratu ditu. Ciutatansek orain arteko emaitzari eutsi dio: bost eserleku.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.