Jabier Ortega. Euskal Garagardo Elkarteko, presidentea

«%10eko kuota du sektoreak hainbat lekutan; horra gerturatu nahi dugu guk»

xabier martin
2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Pozik azaldu da artisau-garagardo egileak batzen dituen euskal elkarte bakarreko presidentea. Sektoreak «gero oparoa» duela uste du.

Artisau garagardoa moda bat baino gehiago dela garbi utzi du sustatu duzuen azterketak, ezta?

Hori da. Joera bat baino gehiago da; azken bost urteetan, izugarri handitu da ekoizpena, eta harekin batera kontsumoa.

Zergatik dauka arrakasta produktu horrek?

Desberdina delako garagardo industrialaren aldean. Supermerkatuan, pilsner edota lager aurkitu ahal ziren lehen; orain, 300 garagardo mota egiteko aukera dugu guk, eta dagoeneko supermerkatuan saltzen dugu. Inork ezin du esan ez duela atsegin artisau garagardoa: hainbeste egonik...

Zer neurritakoak dira sektoreko enpresak?

Oro har, txikiak dira, baina badira batzuk neurri pixka bat hartu dutenak. Urtero 10.000 litrotik behera ekoizten dutenak daude, batetik, eta 100.000 litrotik gora ekoizten dutenak, bestetik. Azken horietan bost edo sei langile aritzen dira.

Zergatik uste duzue oraindik gehiago haziko dela sektorea?

%2ko merkatu kuota daukagu orain, eta tradizio gehiago duten herrialdeetan, adibidez AEBetan, %10ekoa ere lortu dute; gure asmoa da kuota handitzea, gero eta harrera hobea duelako artisau garagardoak. Premium produktu bat da, eta, beste edarietan gertatzen den bezala, bezeroak produktu hobeak nahi ditu.

Nolaz ez da egin orain arte sektoreko argazkia?

Oso zaila delako, sektoreko ekoizleak atomatizatuak egon baitira; baina orain plazaratu dugun txostena oso fidagarria da. Nahiko genuke lehenbailehen Nafarroan eta Iparraldean ere elkarteak sortzea, argazkia osatu dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.