Udal eta autonomia hauteskundeak Espainian

PPk galdu egin du autonomietan, baina Madril hiria lortzear dago

Igor Susaeta.
2019ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Duela lau aste egindako Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan gertatu bezala, PPk boto galera jasan zuen, atzo, Espainiako Estatuan, bai udaletan, baita jokoan zeuden autonomietan ere. Adibidez, azkeneko ia hiru hamarkadetan bere gotorlekuetako bat izan dena, Madrilgo erkidegoa galtzekotan egon zen. 1995az geroztik dago han agintean, eta oraingoan Angel Gabilondoren PSOE nagusitu da botoei dagokienean —edizio hau ixteko orduan botoen %85 zegoen zenbatuta—. Dena dela, ez dirudi erkidegoa galduko duenik. Izan ere, Mas Madrid, PSOE eta Izquierda Unida-Podemos ez zeuden 67 botoko gehiengo osoa lortzeko moduan —65ean geratu ziren ezkerreko hiru alderdiak—. Hala eta guztiz ere, joan den apirilaren 28ko hauteskundeetako joera errepikatu zen atzo: PPk nabarmen egin zuen behera Espainiako Estatuan, eta PSOEk gora. Egin kontu: autonomia bakar batean ere ez zen nagusitu Alderdi Popularra, nahiz eta horrek ez duen esan nahi horietako batzuetan gobernatuko ez duenik.

Espainiako Estatuko beste interes fokuetako bat Madril hiria zen. Bada azkeneko lau urteotan alkate izan den Manuela Carmenaren Mas Madrid alderdia lehen indarra izan zen, nabarmen gainera, baina oso zail du karguan jarraitzea. Izan ere, PSOE laugarren indarra izan zen, eta PPk eta Ciudadanosek aurrea hartu zioten. Izquierda Unidak ez zuen jarlekurik lortu azkenean, eta horrenbestez, Mas Madriden eta PSOEren botoek ez dute gehiengoa osoa —29 eserleku— lortzeko ematen. Voxek lau zinegotzi lortu ditu, eta horiek ahalbidetu dezakete Jose Luis Martinez-Almeida PPko hautagaia alkate bihurtzea.

Voxen botoak

Jokoan zeuden beste hainbat autonomiatan ere botoak galdu zituen Alderdi Popularrak. Azkeneko 30 urteotan nagusi izan da Gaztela eta Leonen, Errioxan, Murtzian eta Balearretan, baina atzo PSOE izan zuen aurretik horietan. Dena den, Gaztela eta Leonen eta Murtzian boterean jarraitu ahal izango du, baldin eta, joan den abenduan Andaluzian egin bezala, ituna adosten badu Ciudadanosekin.

Madril hirian ere hori gertatu daiteke, baina Voxen botoak beharko ditu Alderdi Popularrak. Ikusteke dago, dena dela, zer egingo duen. Izan ere Pablo Casado PPko liderrak eskuin muturreko alderditik aldendu nahi izan zuen apirilaren 28ko bozen ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.