Donostiako 66. Zinemaldia. Kritika. Zabaltegi-Tabakalera

Godard zatiak

Uxue Arzelus Lasa.
2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun

'Le livre d'image'



Zuzendaria: Jean-Luc Godard. Herrialdea: Suitza, Frantzia. Iraupena: 85 minutu.

Jean-Luc Godarden azken filma. Irudiak eta soinua. Irudiak eta isiltasuna. Argia, koloreak eta hainbat hitz. Zuzendari frantsesak bost ideiaren inguruan hausnartu nahi izan du, eta, horretarako, collage eran moldaturiko kontakizun bat sortu du. Hainbat filmetako irudiak erabilita, soinuarekin eta isiltasunekin jolastu du, baita off-eko ahotsa erabiliz ere, muntaketari garrantzia emanez. Zirikatzailea eta zenbaitetan deserosoa da filma, eta beste bizpahiru ikustaldi beharko nituzke zinemagileak adierazi nahi zuen guztia —edo zati handi bat— ulertzeko. Baina, hala ere, ez dut uste haren asmoa hori zenik; beraz, sorrarazi dizkidan sentsazioekin geldituko naiz, horiek identifikatzea ere kostako zaidan arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.