Iheslarientzako gida bat prestatu du Jaurlaritzak

2022ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Ukrainako gerratik ihesi Arabara, Bizkaira edo Gipuzkoara iritsitakoentzat gida bat landu du Eusko Jaurlaritzak, ostaturako baliabideen eta dokumentazioarekin lotutako izapideen berri emateko. Hain zuzen, hemen bizitzeko baimena edo nazioarteko babesa eskatzeko jarraibideei buruzko informazioa ematen du gidak, eta nola erroldatu ere azaltzen du, baita osasun, hezkuntza, enplegu eta gizarte zerbitzuetara nola jo ere.

Talde zaurgarrientzat berariazko informazioa eskaintzen du gidak, batik bat adingabeentzat, indarkeria matxista jasan duten andreentzat eta LGTBI kolektiboko kideentzat. Euskaraz, gaztelaniaz eta ukraineraz argitaratu dute; izapideetako aldaketak jasota, tarteka gida eguneratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.