Lehiakortasunaren behatokia

2018ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
«Urte hauetan lehiakortasunaren adierazle batzuk sortuz joan gara, eta ez bakarrik garapen ekonomikoari dagozkionak, baita kohesioari, gizarte aurrerapenari buruzkoak ere. Eta ikusi dugu, hain zuzen, inguruko ziurgabetasun guztiarekin oso garrantzitsua dela enpresek erremintak eskuragarri izatea euren analisiak egiteko. Horregatik sortu dugu une oro berrituz doan Erregio Lehiakortasunaren Behatokia. Adibidez, enpresa bat Gipuzkoako lau eskualderen artean non kokatu hautatzen ari bada, gure behatokian sar daiteke, eta ikusi lanpostuetan nola dauden eskualde horiek produktibitatean, berrikuntzako adierazleetan, pertsonen prestakuntzan... Horiekin analisi integral bat egin dezake, eta modu sinplean ikusi zein den abantaila gehien eskaintzen dizkion zona. Agian ez da izango kontuan izango duen analisi bakarra, baina lagungarri egingo zaio. Eta datu horiekin guztiekin beste azterketa interesgarri batzuk ere egin daitezke. Europako erregio batek beste erregio batzuekin ere alderatu ditzake bere adierazleak. Finean, gure asmoa izan da analisiak egiteko gaitasuna Orkestran gelditu beharrean pertsona desberdinetara iristea. Orain, adierazle berriak sartuz joan nahi dugu; adibidez, ingurumenari, energiari eta digitalizazioari lotutakoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.