NEURRI NAGUSIAK

2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Euskal Elkargoak honako neurri nagusi hauek proposatu ditu hizkuntza politikaren arlorako:

Hezkuntza

Irakaskuntza. Herriak bultzatzea hezkuntza elebiduna susta dezaten. Eskolaldi inguruko jarduerak euskaraz egitea. Ikasle trukeetan euskara sartzea. Ikastolak laguntzeko dispositiboak bideratzeko laguntza ematea.

Haurtzaroa. Elebitasuna sartzea lehen haurtzaroko jardueretan. Haurtzaindegi sarean euskarazko eskaintza garatzea.Etxe haurtzainen etxeetan euskarazko eskaintza egituratzea.

Goi hezkuntza. Eragileak bultzatzea euskara erabil dezaten. Hegoaldeko unibertsitateekin lankidetza garatzea, Iparraldeko ikasleak haietan sartzeko bidea errazte aldera. Euskarazko eskaintza nola garatu aztertzea.

Helduen euskalduntzea. Eskaintza osoa eta eskuragarria osatzea, tarifa egokiekin. Sentsibilizazio ekintzekin jarraitzea.

Zerbitzu publikoak

Bermea. Euskarazko zerbitzuetan euskara bermatzea: etxez etxeko zerbitzuetan, telelaguntzan, harrera zentroetan... Berdin beste zerbitzu batzuetan ere: ura, hondakinak, hirigintza...

Langileak. Euskaraz formatzeko aukera eskaintzea horretarako nahia azaldu duten langileei.

Barne funtzionamendua

Herriko etxeak. Tipologiak zehaztea: udal handiek euskara zerbitzuak sortzea, eta gainerakoen funtzionamenduan elebitasuna bultzatzea. Egungo laguntza tresnak egokitzea.

Elkargoa. Komunikazioan euskara barneratzeko eskema bat zehaztea, elebitasun orekatua helburu izanik. Euskaraz egiteko gai diren hautetsiak euskaraz egitera bultzatzea. Biltzarretan euskara frantsesaren ondoan barneratzeko eskema bat zehaztea. Euskaraz lan egiteko tresnak eskura jartzea langileei.

Formakuntza. Langileak bultzatzea euskara ikas dezaten eta erabil dezaten. Horretarako finantzaketa plana egitea. Erabiltzaileek bidea izatea nahi duten behargin euskaldunak eta ikasten ari direnak identifikatzeko.

Itzulpenak. Itzulpen eta zuzenketa zerbitzu bat sortzea. Zuberera kontuan hartuta jardutea.

Sentsibilizazioa

Gurasoak. Euskarazko irakaskuntzaren arloko eskaintzaren berri eman eta sentsibilizatzea.

Zerbitzuak. Herritarrei dei egitea zerbitzu publikoetako euskarazko eskaintza baliatzeko.

Merkataritza. Eragile pribatuak (saltokiak, enpresak...) bultzatzea euskara erabil dezaten afixetan, seinaleetan, komunikazioan eta zerbitzuetan.

Erabilera. Bizitza eremuetan euskara erabiltzeko dinamikak garatzea eragile publikoak, pribatuak eta biztanleak saretzeko; Euskaraldian, esate baterako.

Iritsi berriak. Informazio eta sentsibilizazio ekintzak garatzea, bereziki euskaldunak ez direnekin eta heldu berriak direnekin.

Kultura

Egiturak. Kultur zerbitzuen egituretan elebitasuna bermatzea: aretoak, museoak... Talde pribatuak bultzatzea euskara sartzera.

Eskaintza. Herrietako kultur zerbitzuek egiten duten eskaintzan euskarazko eskaintza garatzea.

Aisia

Eskaintza. Aisialdi eskaintzan euskara barneratzea. Euskarazko zentroetan trukeak sustatzea.

Lan arloa

Laguntzak. Laguntza dispositiboak bideratzea eragileak euskara erabiltzera bultzatzeko.

Mugikortasuna

Seinaleak. Herriak laguntzea bide seinaleak elebidun izateko.

Turismoa

Eskaintza. Bulegoetan elebitasuna jarri. Eskura dagoen euskarazko eskaintza ezagutarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.