inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Iberdrolaren abuztua

2022ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Pilotako aurrelari onen antzera, Iberdrolak dejadatxo bat utzi zuen atzo petrolio enpresa handientzat. Konpainiaren urte erdiko mozkin bikainen berri ematearekin batera, guztiz ziurtatu du emaitza horiek ez dutela zerikusirik Europako Batasuneko energia krisiarekin. Itsusi geratzen da, noski, jendea argindar fakturak ordaindu ezinean dabilenean, aitortzea abuztuko uzta biltzen ari zarela argindarra saltzen.

Badira beti irabazten duten pilotariak. Hori da Iberdrolaren kasua. Repsol eta petrolio enpresa handietatik aldendu nahi izan du, baina, konpainia elektrikoak. «Nik dakidala, Europan, gasa eta petrolioa saltzen duten energia konpainiak ari dira irabaziak eskuratzen, ez konpainia elektriko integratuak», bota du Ignacio Sanchez Galan konpainiako presidenteak. Pilotariak bere gaitasunari egotzi behar dio irabazi izanaren meritua, ez kontrarioaren ahuleziari.

Kontuak kontu, Repsolek eta bestek ere sekulako irabaziak izan dituzte aurten. Josu Jon Imazen konpainiak esan zuen martxora arte iaz halako bi izan zirela mozkinak. Repsol ere pilotari aparta baita. Kontua da elkarrengatik gaizki esaka aritu arren sekula ez direla elkarren aurka lehiatzen, eta ez dutela elkarren bidea trabatzen. Pilota eta epailea beti izaten dira haienak, eta galtzailea beti egoten da harmailetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.