Niko Iurramendi.
Arrauna. ARRANPLATIK

Arraunketa

2020ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Emaitza oso eskasa lortu dugu asteburuan. Larunbateko estropadan, baldintzen aldaketak eragin zigun, baina igandekoak badu azalpenik. Sarritan entzungo zenion arraunlariren bati «ez dugu arraunketa aurkitu». Irudiak ikusitakoan, ez zara jabetu, batera sartzen baitzuten arrauna, eta batera atera. Halaxe izaten baita, eta, begi hutsez, ez da erraza izaten talde bat arraunketatik kanpo ari dela antzematea. Aldiz, traineru barrukook oso erraz nabaritzen dugu sentsazio hori.

Arraunketa mota ezberdinak ditugu taldeetan, eta horretan hainbat aldagai daude: pala handia erabiltzen dute batzuek; arraun motza besteek; tiraketa egiteko tartea luzea batzuek; asko etzanaz; arraunketa tenteagoa besteek.

Neguan, talde bakoitza pala sartzeko eta ateratzeko leku, postura eta denborak finkatzen aritzen gara, udan ahalik eta automatikoen atera dadin. Nahikoa izaten da irteeran ondoko ontziak bi tostako tartea ateratzea edo olatu desatseginen bat etortzea, neguan landutakoa pikutara joan eta arraunketa pixka bat aldatzeko. Sarreran, zentimetro gutxiko aldearekin has daiteke galera. Lehiaren estresari agobioa gehitzen zaio, eta akabo. Estropadaren lehen minutuetan, itzulerarik gabeko puntuan aurkitzen da trainerua, oso zaila da-eta arraunketa ikasia berriz jartzen.

Aurten, TKE ligaren goi eta beheko aldeetan dagoen saltsa eta eduki dugun negua ikusirik, taldeok ez dugu gure arraunketa hartu makina bat estropadetan. Bihar ere ez zara gai izango traineru bati so egin eta bere arraunketan dagoen jakiteko, bainaarraunlarien aurpegietan nabarituko duzu. Aurrean doanak txistua jo ohi duela esaten dugu. Atzekoak, danborra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.