GAKOAK

2016ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Irribarriaren kolpea. Ahal ikusgarria erakutsi du txapelketa guztian. Bere kolpeari esker, aurpegiz jokatu du. Ondo bidean, berak aginduko du.

Urrutikoetxearen hauspoa. Finala zenbat eta luzeagoa, Urrutikoetxearentzat are eta hobea. Hauspoz aurkaria baino gehiago da.

Eskarmentua. Urrutikoetxeak Lehen Mailako laugarren finala du. Irribarriak, berriz, lehena du, eta presioari nola eusten dion ikusi beharko da. Irabazten badu, inoizko txapeldunik gazteena izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.