Falta zitzaion urrea irabazi du Hirscherrek

2018ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Sei aldiz Munduko Kopa irabazitakoa eta lehiaketa horretako 54 proba bereganatutakoa, lau aldiz Munduko txapeldun izandakoa... Garaipen zerrenda ikusgarria zuen Marcel Hirscher austriarrak, baina arantza bat zeukan sartuta: inoiz ez zuen urrezko dominarik irabazi Olinpiar Jokoetan; zilarrezko bat, besterik ez. Atzo, ordea, arantza atera zuen, eski alpinoko konbinatua irabazi baitzuen. Behetik gora egin zuen, 12. izan baitzen jaitsieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.