Realak 2-3 irabazi dio Eibarri, derbi oso parekatu batean

Eibartarrak bitan jarri dira aurretik, baina donostiarrak gai izan dira bitan berdindu eta azkenean garaipena eskuratzeko

Eibarreko eta Realeko jokalariak, lehian, korner batean. LA LIGA.
Julen Etxeberria.
2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Derbi baten osagai guztiak izan zituen atzo Eibarrek eta Realak Unben jokatutakoak: parekotasuna eta emozioa. Derbiez esan ohi dena bete zen ere bai: ez duela garrantzirik aurretik egindakoak, eta aldeak laburtu egin ohi direla. Talde txuri-urdinak irabazi zuen, hots, faborito zenak, baina gogotik sufritu zuen, etxekoek oso estu hartu baitzuten.

Emaitzaren estutasuna da horren erakusle: 2-3. Baita neurketaren nondik norakoa ere: bitan jarri zen aurretik Eibar, eta beste horrenbeste alditan izan zen gai Reala berdintzeko.

Lehen zatian jazo zen hori guztia. Aida Estevek seigarren minutuan sartutako lehen golari Gaby Garciak erantzun zion hemezortzigarrenean, eta Aropa Apariciok 25.ean egindakoari Amaiur Sarriegik 33.ean. Ikusgarria izan zen lehen zatia

Ez, ordea, bigarrena. Mirari Uria izan zen protagonista. Zelaira irten eta berehala sartu zuen gola, txuri-urdinen hirugarrena, garaipena eman ziena.

Garaipenari esker, Reala tinko dago bigarren postuan. Eibarrek, berriz, galdu arren, urrun ditu oraindik jaitsiera postuak.

Eguneko beste partidan, Athleticek 2-0 galdu zuen Granadillaren zelaian. Zazpi aldiz jokatu du han, eta beti galdu du. Gaur Alavesek jokatuko du, Mendizorrotzan, Levanteren aurka (17:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.