Euskara Nafarroan

«Inposizioez» ohartarazteko bira bat egingo du PPk

2018ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Nafarroako PPk jakinarazi du hainbat herritara joango dela herritarrak «ohartaraztera»: adieraziko die Nafarroako Gobernua «euskara inposatzen» ari dela. Tuteran hasiko dira, larunbatean. Hau izango da leloa: Gehiengoa errespetatzeari bai, euskara inposatzeari ez. «Inposizioaren» adibide gisa, hauek aipatu ditu Ana Beltran PPko presidenteak: bide seinaleak euskaraz ere badaudela eta gobernuko erantzungailuak euskarazkoa duela lehen hitza.

Ekainaren 2rako manifestazio bat antolatua dute argudio horiekin. Horren bueltan hitz egin du Nafarroako Gobernuak. Maria Solana bozeramaileak adierazi du «kosta» egiten dela manifestaziora deitzeko argudioak ulertzea: «Inposizioa? Zer, nola, noiz, nork, zerena?». Nabarmendu du gobernuaren egitekoen artean dagoela hizkuntza eskubideak errespetatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.