Herritarren gehiengoa, selekzioen alde

2022ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Euskal herritarren gehiengoa ados dago euskal selekzioek nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzearekin. Hori ondorioztatu zuen Telesforo Monzon ideien laborategiak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak egindako Naziometroak.

Ikerketa horren arabera, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako biztanleen %64k hobesten dute euskal selekzioek nazioarteko txapelketak jokatzeko aukera edukitzea. Kontrara, %21 daude aukera horren aurka.

Administrazio eremuei dagokienez, EAEko herritarren %68k ondo iritzi diote proposamen horri; Euskal Hirigune Elkargoan, %59k. Babesa urriagoa da Nafarroako Foru Komunitatean: %46. Aurkako iritzia dute%17k, %13,5ek, eta %34,5ek, hurrenez hurren.

Halaber, herritarren %54k oniritzia eman diote Euskal Herriak Frantziaren eta Espainiaren aurka jokatzeari, eta babesa handiagoa da nork bere elastikoa hautatzeko aukeraren inguruan. Biztanleen %72k uste dute kirolariek eskubidea dutela norekin jokatu erabakitzeko: Euskal Herriko selekzioarekin, edo Espainiakoarekin ala Frantziakoarekin. %15 kontra azaldu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.