28,5 milioi jarriko ditu Jaurlaritzak beketarako

2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak atzo onartu zituen gaien artean beken gaineko diru saila egon zen. 28,5 milioi jarriko dituzte unibertsitateko eta goi mailako ikasketak egin nahi dituztenek diru laguntzak eska ditzaten. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman zituen azalpenak: «Esleitutako diru kopurua handitu liteke, beharko balitz. Baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek jasoko dute laguntza». Iaz 10.600 ikaslek lortu zuten beka, eta aurten uztailaren 6tik irailaren 16ra egongo da irekita eskaera egiteko epea.

Bekak eskatu ahal izango dira matrikula ordaintzeko, ikaskuntza prozesuan laguntzeko, joan-etorrietarako, egoitza ordaintzeko edo digitalizazioarekin lotutako gastuetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.