Justizia eskatu dute Asier Nieblarentzat

Elkarretaratzea egin dute Donostian, eta genero astungarria onartzeko galdegin dute

Asier Nieblarentzat «justizia» eskatzeko elkarretaratzea. GORKA RUBIO / FOKU.
Jone Bastida Alzuru.
2021eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Hiru urte dira Asier Niebla Urnietako (Gipuzkoa) gaztea hil zutela, eta, haren familiak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian, «justizia» eskatzeko. Genero astungarria onartzeko galdegin zuten.

2018an, andre batekin hizketan ari zela, gizonezko batek kolpe bat eman zion buruan Nieblari; erori, eta konorterik gabe gelditu zen. Bi hilabete koman eman ondotik hil zen. Erasotzailearen bikotekide ohia zen emakumea, eta erasotzaileak epaiketan deklaratu zuen «inpotentziagatik» eraso egin ziola.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak hamabi urte eta 11 hilabeteko zigorra ezarri zion. Giza hilketa leporatu zioten, eta genero astungarria ezarri. Ekainean, ordea, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen genero astungarria, eta zigorra murriztu zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.