Bost gizonezkok eraso diotela salatu du emakume batek Barañainen

Ion Orzaiz -

2018ko abenduak 9
Taldeko sexu eraso baten berri eman du Barañaingo Udalak (Nafarroa). Emakume batek salatu du bost gizonen artean ukituak egin zizkiotela asteazken iluntzean, labana batekin mehatxatzen zuten bitartean. Kasuaren eskuduntza norena zen argitzeko arazoak izan ziren, eta, azkenean, Guardia Zibilak hartu zuen ikerketa. Ostiralean, Barañaingo Udalbatzak «elkartasuna eta babesa» adierazi zion andreari, eta, talde feministek deituta, protesta bat egin zen. Bihar, beste elkarretaratze bat eginen dute, 12:00etan, udalak deituta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna