Osasuna igoera postuetan sar daiteke gaur, Cadizi Sadarren irabazita

Eñaut Agirrebengoa -

2019ko urtarrilak 6
«Pizgarri guztiak ditu Cadizen kontrako partidak». Jagoba Arrasatek hala nabarmendu zuen Osasunak 2019an jokatuko duen lehen neurketa. Igoera fasea jokatzeko postuetan tokia egiteko aukera da akuilu nagusia. Zazpigarren dago talde gorritxoa, igoera postuen atarian alegia, eta postu bat gorago ageri da Cadiz. Biek ala biek dituzte 32 puntu. Hala, nafarrak berdinketa apurtzen saiatuko dira gaur, Sadarren duten bolada onari helduta. Orain arte, bederatzi partidatatik zazpi irabazi eta bi berdindu dituzte etxean.

Aurrean, aitzitik, ez dute izango edonolako kontrarioa. Cadizek oso eskas ekin zion sasoiari, baina, oraintxe, Bigarren Mailan sasoikoen dagoen taldea da. Zenbakiek ez diote gezurrik: jokoan izandako azken 27 puntuetatik 25 batu ditu. Espainiarrei aurre egiteko, Clerc eta Perea ez beste jokalari guztiak izango ditu eskuragarri Arrasatek. Munta handiko partida izango da, eta Osasunak alde izango du harmailen hauspoa. Klubak sustapen berezi bat abiatu du Errege egunaren karietara, eta ia sarrera guztiak saldu dira.

OSASUNA-CADIZ

Osasuna. Ruben Lillo, David Garcia, Unai Garcia, Nacho Vidal; Oier, Fran Merida; Ruben Garcia, Roberto Torres, Barja et Villar.

Cadiz. Cifuentes; Correa, Marcos Mauro, Kecojevic, Olivan; Garrido, Jose Mari, Salvi, Jairo; Vallejo eta Lekic.

Negrita. Sadar (Mov. Partidazo).

Ordua. 18:00 (18.375 ik.).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna