Mendeurren ekitaldia egingo dute Bilbon

2022ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Sabino Arana fundazioak antolatuta, omenaldia egingo diete gaur EABko emakumeei, erakundearen mendeurrena kari, Bilboko Euskalduna jauregian, 11:30ean. Kide izandakoen oinordekoez gain, fundazioko presidente Mireia Zaratek eta EAJren EBBren lehendakari Andoni Ortuzarrek parte hartuko dute ekitaldian.

Mendeurrena dela eta,EABko kide izandako bederatzi idazleren lanak digitalizatu ditu Jakin aldizkariak. Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Karmele Errazti, Miren Etxabe, Julia Fernandez Zabaleta, Tene Muxika, Polixene Trabudua, Sorne Untzueta eta Elbire Zipitriaren lanak daude irakurgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.