PP-UPN ez beste guztiak izango dira Aieteren urteurreneko jardunaldietan

Ekhi Erremundegi Beloki.
2021eko urriaren 13a
00:00
Entzun

Foro Sozial Iraunkorrak adierazi du Aieteko nazioarteko konferentziaren hamargarren urteurreneko jardunaldietan «zentralitatea eta aniztasuna» agerikoak izango direla. «Ebazpen-agenda baten alde diharduten» eragile politiko, sindikal eta sozial guztiek parte hartuko dute. Hau da, PP-UPN eta Vox izan ezik, Hego Euskal Herriko gainerako alderdi guziek igorriko dute ordezkaritza, eta Euskal Herriko sindikatu nagusiak ere bertan izanen dira. Ipar Euskal Herritik CFDT baizik ez da agertuko. «Oso gutxitan lortzen da horrelako argazki plurala, eta esan dezakegu lan handia egin dela hori lortzeko». Foro Sozialaren hitzetan «Aieteko espiritua berreskuratzea» zen jardunaldien helburuetako bat; «duela hamar urte, hain aktore ezberdinak bildu zituen, norabide berean arraunean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.