Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Pazientzia eta denbora

2021eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Pazientzia eskatu die herritarrei Gotzone Sagardui JaurlaritzakoOsasun sailburuak. Eta jakinarazi du 25 txertaketa gune izan beharrean 117 izango direla. Jarriko dituztela txertoak, itxoiteko, izateko pazientzia.

Denbora oso erlatiboa da, ordea. Batentzat azkar dena motel da bestearentzat, eta alderantziz. Politikari batek une jakin batean izan duen jarrera etikoki zuzena den edo ez aztertzeko, zer da lau-bost hilabete, azkar edo makal? Hain justu, horixe da Jaurlaritzako Etika Publikoko Batzordeak Sagarduiri buruzebazpena emateko aurreikusten den denbora. Txertoen aferan izan duen jarrera ea egokia den edo ez aztertu behar du batzorde horrek, Santa Marina eta Basurtuko ospitaleetako kudeatzaileek pazientzia asko izan gabe txertoak hartu zituztenean izandako jarrera.

Herritarrek urtebete daramate pandemiari aurre egiteko neurriak betez. Urtebete erdi-bakartuta, urtebete bizitzak erabat aldatuta. Eta azken hilabeteetan ikusi dituzte gutxienez bi ospitaletako buruak txertoak hartzen, eta ikusi dute Eusko Jaurlaritza zientzialari askoren iritziaren kontrako banaketa egiten.

Esaerak dio zientziak behar duela pazientzia, baina hark azkar egin ditu lanak oraingoan. Eta ez da zilegi pazientzia herritarrei eskatzea, haien antsietatean pandemiaren gestioak zerikusirik izan ez balu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.