Italiako Giroa

Amanda Sprattek aise irabazi du mendiko lehen etapa, eta lider jarri da

Ane Santesteban (Cipollini) eta Eider Merino (Movistar) tropel nagusian helmugaratu dira, eta sailkapeneko lehen hamarretatik gertu daude

Iñaki Odriozola -

2018ko uztailak 12
Amanda Sprattek (Michelton) ez zuen barkatu mendatean amaitzen zen Giroko aurreneko etapan. 2018ko Emakumeen Birako irabazleak, Urkiolan egin zuen moduan, aldapan gora erakustaldia eman, eta bakarrik helmugaratu zen Gerola Alton. Bide batez, australiarra maglia arrosaren jabe ere egin zen. Atzetik Annemiek van Vleuten taldekidea eta Ashleigh Moolman Pasio (Cervelo) izan zituen. Ane Santesteban (Cipollini) eta Eider Merino (Movistar) bikain aritu ziren. Spratten atzetik helmugan sartu zen taldetxoan amaitu zuten, faborito handienekin batera.

Etapako lehen kilometro lauetan, eraso festa izan zen. Asko izan ziren tropeletik ihes egiten ahalegindu zirenak; tartean, Bizkaia-Durangoko txirrindulariak. Tropelak, ordea, saialdi guztiak zapuztu zituen. Ihes egiteko aukerak urriak zirela ikusita, txirrindulariek mendatera arteko 75 kilometroak lasai egin zituzten. Aurretik 14 kilometroko eta batez besteko %5,7ko maldako mendatea zuten. Tropela nabarmen murriztu zen lehen zailtasunak agertu zirenean. Helmugatik zortzi kilometrora Ruth Winder (Sunweb) liderrak ahulezia zantzuak erakutsi eta zenbait metro galdu zituen. Bien bitartean, Santestebanek eta Merinokhamasei txirrindulariz osatutako multzoan iraun zuten. Sprattek lau kilometrora jotako erasoari, baina, inork ezin izan zion erantzun. Australiarrak bakarrik egin zuen handik helmugara arteko bidea. Santestebanek eta Merinok 32 eta 35 segundo galdu zituzten, hurrenez hurren. Gaur 15,4 kilometroko kronoigoera izango dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna