Ion Izagirre Cofidis taldean ariko da datorren sasoian

2021eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Euskal herritarrik gabe gelditzen ari da Astana: Oscar Rodriguez Movistarren ariko dela jakin zen herenegun, eta atzo ofizial egin zen Ion Izagirre eta Cofidisen arteko akordioa. Gipuzkoarrak sasoi baterako sinatu du frantziarrekin. Litekeena da haren anaia Gorkak eta Aranburuk Rodriguezekin bat egitea Movistarren.

Horrez gain, Euskaltel-Euskadik kontratua berritu die Antonio Angulori, Ibai Azurmendiri, Unai Cuadradori, Peio Goikoetxeari eta Txomin Juaristiri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.