Conductus Ensemble Hondarribian arituko da gaur kantuan

Erredakzioa
2022ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Hamabostaldiko emanaldiak Donostiatik kanpora, beste udalerri batzuetara, eramaten ari da oraingoan ere Musika Aitzaki zikloa. Programa horren barruan, Conductus Ensemble Hondarribian (Gipuzkoa) ariko da gaur, 20:00etan. Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren elizan egingo du emanaldia.

Iazko udan, ziklo beraren barruan, Senperen (Lapurdi) aritu zen Andoni Sierrak gidatutako ahots taldea, eta Johann Sebastian Bachi eskainitako kontzertu monografikoa egin zuen. Gaurko emanaldian ere Bach izango da protagonista. Izan ere, konpositorearen moteterik ezagunenetako bat interpretatuko du ahots taldeak: Jesu, meine Freude BWV 227 motetea.

Horrekin batera, Domenico Scarlatti konpositorearen obra erlijioso nabarmenetako bat eskainiko du, Stabat Mater, hamar ahotsetarako partitura espiritual konplexua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.